Gipuzkoako arkulari onenak nortzuk diren Arantzazun erabaki dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko ira. 23a, 18:51

Arantzazuko Zozopase inguruan basoko arku tiroketa IV. San Migel saria jokatu dute gaur goizean. Lehiaketa, era berean, Gipuzkoa txapelketa ere izan da. 38 arkulari lehiatu dira, guztiak Euskal Herritarrak, Huescatik etorritako bi izan ezik. Antolatzaileak gustura geratu dira emaitzarekin.

Irabazleak

Ondokoak izan dira txapeldunak, modalitatearen arabera:

  • Johnny Tamayo, Ordizia taldekoa arku librean
  • Ilde Sanchez, Ordizia taldekoa arku instintiboan
  • Ana Cerro, Ordizia taldekoa arku instintiboan
  • Antonio Vidriales, Ordizia taldeko aretxabaletarra arku zuzen edo longbow-an
  • Iñaki Odriozola, Txantxiku Arkulariak taldeko oñatiarra arku biluzian
  • Jaime Martinez, Ordizia taldekoa arku mekanikoan

Debagoiendarrak

Debagoieneko Antonio Vidriales eta Iñaki Odriozolaz gain, emakumezkoen arku institiboan Irune Lacalle Ordizia taldeko aretxabaletarra bigarrena izan da eta Oihana Marzan Txantxiku Arkulariak taldeko angiozartarra 3. sailkatu da. Arku biluzian berriz Martin Letamendi eta Xanti Ugarte Txantxiku Arkulariak taldeko oñatiarrak 2. eta 3. sailkatu dira, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak