Derbi lehiatua Mondra atzean urduri jarri eta Aretxabaletak haginka egin zuen arte (1-2)

Xabier Urtzelai 2012ko ira. 17a, 19:04

Ligako lehenengo partidua eta Mojategiko harmailak beteta. Baina ez da komeni larregi ilusionatzea, Aretxabaletak ere zale asko erakarri zituelako Mondraren zelaira. Epaileak partiduaren hasiera adierazi aurretik Arrasateko klubak merezitako agurra egin zien –UDAkoen laguntzaz– urtetan etxeko taldea defendatu duten Mikel Gartziari, Jokin Pavori eta azken kapitainari, Kepa Mercaderri. Ondoren hasi zen partidua.

ASTEBURUKO KIROL ALBISTEAK

Lehia hasi eta berehala –erlojuak 4. minutua erakusten zuen– Aretxabaletako atezain Iker Agirregabiriak pase konprometitua jaso, nahi moduko kontrola egin ez eta aldaratzea Txonanek jaso zuen. Area kanpoan zegoen Txonan, eta birritan pentsatu barik jaurti zuen. Baita ondo bota ere, zutoinean jo eta barrura (1-0).

Lehen zati motela

Gol horrek ez zituen gauzak askorik aldatu, joko trabatua izan zen lehenengo zatikoa. 22. minutuan izan zuen Aretxabaletak aldea txikitzeko aukera ona, baina atera egindako errematea Del Pozok atera zuen buruz, marra gainetik. Eta, lehenengo zatia amaitzear zela Aitor Perezen arraseko jaurtiketa bati erantzun ona eman zion Ruiz de Azua atezainak.

Bigarrenean UDA hobeto

Lehenengo zatian ez zen larregi azaldu, baina Aretxabaletako jokalari Piruri ezin zaio oparirik egin, eta bigarrea hasteaz batera Arrasateko defentsakoek utzitako zuloa ondo aprobetxatu zuen Aretxabaletako 8ak. Lastima Mondrakoendako, ordura arte serio zebiltzalako atzean. Etxekoak urduri jarri ziren orduan, eta halako beste jokaldi batean aurrealdean min egin zuen Iker Sanchezek aurreratu zuen Aretxabaleta (1-2). UDAk talde indartsua du, baina Mondrari, hasiberritan ere, baikor izateko detaileak ikusi zitzaizkion. Hasi da liga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak