Mendi bizikleta martxa domekan Aretxabaletan

Xabier Urtzelai 2012ko abu. 31a, 16:08

Abuztua atzean uztearekin batera datoz aurten ere Debagoieneko mendi bizikleta martxak, eta aurtengoan Aretxabaletan estreinatuko da bailarako zirkuitua. Hala, domekan, irailak 2, 09:30ean hasita mendiko bizikleta zaleek ibilbide motza (25km) luzea (34) ala Enduro modalitatea izango dituzte aukeran. Antolatzaileak 08:30ean hasiko dira izenak hartzen. Hemen jendea erakartzeko antolatzaileek prestatu duten bideoa:

Domekarako hainbat ibilbide aurreikusi dituzte Aretxabaletako mendi bizikleta martxa antolatu duten lagunek, bizikleta gainean denek ez dutelako maila bera, baina helburua guztiondako moduko goiz-pasa egitea delako.

Ondo dakizuen moduan, baina, bailara honetan nekez egin daiteke mendi bizikleta martxa bat malda gogor barik, horrenbestez, gutxieneko maila izatea derrigorra da.

Bizikleta oso ondo menperatzen dutenek, berriz, enduro ibilbidea izango dute aukeran, teknikoki zailagoa dena.

  • Irteera ordua: 09:30, Aretxabaletan.
  • Izenematea: 08:30-09:15.
  • Prezioa: Federatuek 10 euro, ez federatuek 15 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak