Pobrezia neurtzeko tresna abian ipini du Foru Aldundiak

Leire Kortabarria 2012ko eka. 20a, 12:23

Gipuzkoako Foru Aldundiak Pobrezia eta Gizarte Bazterketa Neurtzeko Tresna berria jarri du abian, lurraldean baliabide gutxien dituzten pertsonak zein egoeratan dauden urtero jakiteko, bai eta gipuzkoarren bizi kalitatearen eboluzioaren berri izateko ere.

Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatu Ander Rodríguezek azaldu duenez, “horrela, foru erakundeak Gipuzkoan pobrezia eta gizarte bazterketari aurre egiteko neurri eraginkorrak ezartzen jarraitzeko datu errealak izango ditu, hori baita Gobernu honen lehentasunetako bat”.

Rodríguez pozik agertu zen atzo Diputatuen Kontseiluak Pobreziaren kontrako Dekretua onartu duelako, honek zehazten du Diru Laguntzak Bermatzeko Errenta berria (AGI), uztailaren 1etik aurrera indarrean sartuko dena eta Eusko Jaurlaritzak aplikatutako gizarte murrizketa zorrotzak arintzeko balioko duena.

Bide honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan bertan Pobrezia eta Gizarte Bazterketa Neurtzeko Tresna berria abian jartzeko esleipena egingo duela iragarri du eta 93.220 euroko inbertsioa izango duela.

Rodriguezek esan zuenez, "datu oso kezkagarriak topatzen" ari da: Cáritasek aurkeztu berri duen txostenaren arabera, iaz, ia
25.000 gipuzkoarrek jaso zuten laguntza materiala eta gizarteratzeko materialen bat, alegia, 2010ean baino 1.300 pertsona gehiago eta 2007an baino 10.000 gehiago.

600 eta 900 euro arteko laguntzak

Sail horrek astelehenean aurkeztu zituen AGI dirulaguntzak. Hainbat alderdi nabarmen dituzte: esaterako, enplegua dutenek eta, beraz, lan-errentak dituztenek ere jaso ahal izango dituzte. Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza jaso eta urtean 11.170 euroko diru sarrerak baino baxuagoa jasotzen dutenek laguntza jasotzen jarraituko dute baldintzak bete bitartean. Prestazio hori 600 eta 900 euro artekoa izango da hilean, familia bakoitzaren egoeraren arabera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak