Langabeziak behera egin zuen maiatzean

Usoa Agirre 2012ko eka. 4a, 15:32

Apirilean pixka bat behera egin zuen ibarreko langabezia-tasak eta maiatzean ere beste koskatxo bat egin du behera, INEMek emandako datuen arabera. 3.286 langabe zeuden apirilean Debagoienean, %10,60. Leintz Gatzaga da tasa txikiena duena; %5,26 dago langabezian.

  Urtarrila 2012
Otsaila 2012
Martxoa 2012
Apirila
2012
Maiatza
2012
Antzuola 92 (%10,11) 98 (%10,77) 102 (%11,21) 94 (%10,33) 90 (%9,89)
Aretxabaleta 301 (%9,33) 314 (%9,73) 313 (%9,70) 309 (%9,58) 309 (%9,58)
Arrasate 1.368 (%11,82) 1.372 (%11,86) 1.387 (%11,99) 1.384 (%11,96) 1.354 (%11,70)
Bergara 791 (%11,02) 812 (%11,32) 830 (%11,57) 821 (%11,44) 809 (%11,28)
Elgeta 46 (%9,35) 49 (%9,96) 51 (%10,37) 53 (%10,77) 52 (%10,57)
Eskoriatza 239 (%11,50) 233 (%11,21) 224 (%10,77) 229 (%11,01) 225 (%10,82)
Leintz Gatzaga 9 (%6,77) 11 (%8,27) 5 (%3,76) 7 (%5,26) 7 (%5,26)
Oñati 441 (%8,16) 457 (%8,46) 458 (%8,48) 447 (%8,27) 440 (%8,14)
Debagoiena
3.287 (%10,61)
3.346 (%10,80)
3.370 (%10,87)
3.344 (%10,79)
3.286 (%10,60)

Hego Euskal Herria

Hego Euskal Herrian behera egin zuen langabeziak maiatzean. Espainiako Lan Ministerioak eman dituen datuen arabera, apirilean 2.344 langabe gutxiago zeuden hilabetea amaitu zenean. Guztira 210.457 langabe daude, iazko maiatzean baino 19.338 gehiago.

Edozein kasuetan, iazko datuekin alderatuta Nafarroako langabezia datuak dira txarrenak, langabezia %15,85 hazi baita urtebetean.

DATUAK (iturria: berria.info):

Araba.
Maiatza bukaeran 24.958 langabe.
Apiriletik -116 (-%0,46), iazko maiatzetik +2.777 (+%12,52).

Bizkaia.
Maiatza bukaeran 90.613 langabe.
Apiriletik -823 (-%0,90), iazko maiatzetik +7.284 (+%8,74).

Gipuzkoa.
Maiatza bukaeran 45.337 langabe.

Apiriletik -49 (-0,11), iazko maiatzetik +2.500 (+%5,84).

Nafarroa.
Maiatza bukaeran 49.549 langabe.
Apiriletik -1.354 (2,66), iazko maiatzetik +6.777 (+%15,84).

Hego Euskal Herria.
Maiatza bukaeran 210.457 langabe.
Apiriletik -2.344, iazko maiatzetik +19.338.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak