Eroskik 42 milioi irabazi ditu, 2010ean baino %40 gutxiago

Leire Kortabarria 2012ko mai. 25a, 11:19

Eroski kooperatibak 42 milioiko irabaziarekin itxi du 2011ko ekitaldia, 2010ean baino %40 gutxiago. "Prezioan lehiakorra den eskaintza komertzial bat mantentzeak azken emaitza baldintzatu" duela esan du Mondragon Korporazioko banatzaile handiak. Kooperatibaren esanetan, eskaintza komertzial hori "marjina txikiagoetan" oinarritzen da, eta Eroski marka eta fabrikatzaileen marka liderrak konbinatzen ditu. Horren bidez, bezeroek 123 milioi euro aurreztu dituztela esaten du Eroskik.

"Jarduera komertzialaren beherakada kontuan hartuta, amaitutako ekitaldiaren balioa are handiagoa da. Izan ere, langabeziak eta egoera ekonomiko orokorraren ondorioz kontsumitzaileen konfiantza txikiagotzeak asko baldintzatu
baitute jarduera komertziala, eta joera hori zenbait urtez geroztik mantendu da", esan dute Eroskiko ordezkariek.

Bezero gehiago ere izan ditu Eroski Taldeak: 2010ean baino %1 gehiago. Hala ere, erosketa bakoitzaren balio ekonomikoa murriztu egin da.

Zorpetze finantzarioa murrizteak helburu nagusietako bat izaten jarraitu du Eroskiren kudeaketa-planetan, eta 2011ko ekitaldiak 291 milioi eurotan murriztu zuen pasibo finantzarioa. Azken bi ekitaldietan guztira banku-zorra 761 milioitan murriztu zen, zor-murrizketa hirurtekoan 1.052 milioi eurora iritsiz guztira, zor guztiaren heren bat alegia.

Hona hemen Eroskiren balantzearen datu batzuk:

    •    Sare komertzialean 2.207 establezimendu daude, 58 ireki dira eta 113 itxi edo eskualdatu. 40.555 langile ditu (Frantzia kontuan hartu gabe), eta horietatik 13.772 langile bazkide-jabeak dira.
    •    Pasibo finantzarioa 291 milioi euro txikiagoa da. Azken bi ekitaldietan banku-zorra 761 milioi eurotan murriztu zen, zor-murrizketa hirurtekoan 1.052 milioi eurora iritsiz guztira, zor guztiaren heren bat alegia.
    •    Eroskik oinarrizko saskian “preziorik lehiakorrenaren” alde egin du, eta 123 miloi aurreztu dizkie bezeroei erosketan. Hain zuzen, bezeroak informatzeko, ingurumen-ekintzetarako eta ekimen solidarioetarako 5,9 milioi eskaini ditu Eroskik 2011n, urteko irabazien % 10.
    •    431.704 bazkide kontsumitzailek eta 8.447 bazkide langilek osatzen dute Eroski kooperatiba.
    •    Eroski ekarpenen titularrek 29 milioi euro jaso zituzten  inbertsioaren interes gisa. Ekarpen horiek 2012an izango duten interesa %4,768an ezarri zen, jaulkipen beteranoenen kasuan. Ordainketa hori konprometituta dago, eta interesak 2013ko urtarrilaren 31n ordainduko dira.
    •    Eragiketa-kostuak 94 milioi euro jaitsi dira, % 4,7 termino erlatibotan, egokitzapen- eta efizientzia-neurriei esker.
    •    Ordainketa-balantzaren okerragotze aurreko irabazi operatiboa 142 milioi eurora iritsi da, aurreko ekitaldian baino % 14 gutxiago.
    •    Salmenta garbien balorea, BEZ barik, 6.639 milioikoa izan zen, % 3,2 gutxiago banaketa-negozio nagusiari dagokionez.
    •    Frantziako negozioa Intermarché taldeari saldu dio Eroskik.
    •    Elikagaietako produktuetatik %32 Eroski markakoak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak