Mondragon Taldeak eta MUk ekoeragingarriago izaten erakutsiko diete enpresei

Leire Kortabarria 2012ko mai. 24a, 14:05

Euskadik I. Ekoeraginkortasun Astea egingo du, ekoizpen-eredu berritzaileagoa bilatzeko. Bihar, hilak 25, hasi eta ekainaren 5ean bukatuko da. Ihobe erakunde publikoak antolatu du, eta hainbat ekintza izango dira; tartean, Mondragon Korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako ekintzak.

Ekoeraginkortasun Astea 2010-2014 Euskadiko Enpresen Eko-eragingarritasun Programaren barruan antolatu du Ihobek, eta EAEko enpresak lehiakorrago egiteko diharduten ekintza eta iniziatiba guztiak bateratu nahi ditu.

Ekoeraginkortasunaren Astean, besteak beste, honako gaiez hitz egingo dute: lehengaien kontsumoari aurre hartzea, hondakinei balioa ematea eta enplegu aukera berdinak sortuko dituzten merkatu berriak sortzea.

Hogei erakunde inguruk –klusterrak, ikastetxeak, unibertsitateak, elkarteak eta eskualdeko garapen agentziak–
egin dute bat Astearekin, eta jardunaldiak, saio teknikoak, hitzaldiak, lan-tailerrak eta beste ekintza batzuk egingo dituzte.

Bihar, hilak 25, Mondragon Unibertsitateak antolatuta, Green Innovation edo berrikuntza berdeaz hitz egingo dute Gasteizko Villasuso Jauregian. Helburua da erakundeei erakustea zelan sor daitezkeen negozio iraunkor aukera berriak diseinu estrategikotik abiatuta.

Ekainaren 5ean, Ecodiseño: un elemento diferenciador para incrementar las ventas delako jardunaldia izango da, Mondragon Taldeak antolatuta. Diseinu fasean kontzeptu ekologikoak sartzearen abantailak azalduko dituzte.

Egun bietan, besteak beste, Mondragon Eko, LKS Ingeniaritza, Mondragon Unibertsitatea eta Fagorreko ordezkariek hitz egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak