Adegik batzar orokorra egingo du eguenean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko mai. 22a, 14:57

Maiatzaren 24rako, Enpresa Egunerako, deitu dute batzar orokorra, Miramongo teknologi parkean. Presidente hautaketa izango da eguneko lehen puntua; Eduardo Zubiaurrek du egun kargu hori (eibartarra izatez, Elgetan bizi da aspaldiko urteotan). 

Paradigmaren aldaketa izenburupean, hitzaldien txanda izango da hurrena: Flexi-segurtasunaren arrakasta Danimarkan eta Egoera ekonomikoa eta etorkizuna.

Ondoren, saria emango diote Gipuzkoako enpresa flexi-seguruenari eta, segidan, itxiera-ekitaldia egingo dute.

Egoera ekonomikoaren berri

Bezperan, bihar (eguaztena), Adegik egoera ekonomikoaren gainean egindako inkestaren emaitzen berri eman eta balorazioa egingo dute, Gipuzkoako enpresarien elkartearen egoitzan, Miramongo teknologi parkean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak