Ipar Kutxak 43,8 milioiko aparteko estaldura sortuko du

Leire Kortabarria 2012ko mai. 16a, 12:11

Ipar Kutxa kreditu entitateak jakinarazi duenez, 43,8 milioi euroko estaldura sortuko du oraingo jardunaldian. 18/2012 Errege Lege-Dekretuak ezartzen du bolumen hori Ipar Kutxaren estaldura gisa.

Esandako Errege Lege-Dekretuak finantza sektorearen higiezinen saneamenduari eta salmentari dagokio, eta egoera arruntean (hau da, ez arazo-egoeran) dagoen kontabilitateari eragiten dio. Ipar Kutxaren kasuan, 43,8 milioiko estaldura izatera behartzen du; bestela esanda, zerga-osteko 31,5 milioi garbi.

Aparteko estaldura hori "oraingo jardunaldian sortuko da" eta Euskadiko Kutxarekiko bategitearen testuinguruan, "Ipar Kutxak emaitzak sortzeko duen gaitasuna eta abiapuntu ona kontuan hartuta, 2011ko abenduaren 31n %14,4ko kapital nagusia baitzuen", esan du Ipar Kutxak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak