Merkatariendako erronkak eta aukerak aztertuko dituzte Bilbon

Leire Kortabarria 2012ko mai. 17a, 02:00

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila eta Eusko Ganberek Euskal Merkataritzaren XIV. Elkarraldia antolatu dute maiatzaren 21etik ekainaren 15era. Garrantzi berezia izango du ekainaren 5ean Erronka berriak, aukera berriak lelopean egingo duten biltzarrak. Horretara 400 lagun erakartzea espero dute.

Biltzarrak helburu dauka merkataritzako enpresa-buruei transmititzea garai berriek ere, kontsumitzaileek estimatzen dituzten balio berriei lotuta, aprobetxatu beharreko aukera berriak ekar ditzaketela.

Euskal merkataritzak partaidetza handia izango du biltzarrean, eta hainbat sektore izango dira ordezkatuta: merkataritza-elkarteak eta federazioak, garapen-agentziak, merkataritza-teknikariak eta abar.

Kontsumitzaile berriaren balioak

Hiru gai-sail jorratuko dira, elkarren osagarriak, baina hiru helbururekin.

Lehenengo gai-sailean inguruneko aldaketei egokitzeko gakoak azalduko dira, baina beti ere "optimismo adimendunaren ikuspegitik", antolatzaileen esanetan.

Bigarrenez, Euskadiko bezero berriaren erradiografia egingo da, kontsumitzailearen balio eta lehentasun berriak jasoz, merkataritzak kontuan hartu behar dituenak, bai eta erosteko motibazioak eta jokabideak ere.

Interneteko izen onari buruz ere hitz egingo da: nola ezagutu eta kontrolatu sarean norberaren enpresari buruz esaten dena, informazioa nola bilakatu ezaguera eta nola salmentak handitu.

Eta azkenik, arratsaldeko saioan, nazioartean eta Euskadin bezero berrien eskakizunetara egokitu diren negozioen kontzeptu berriak ezagutaraziko dira. Hizlarien artean honako hauek izango dira: Luis Galindo, Javier Valencia, María Callis, Aitor Vallejo, Lourdes Aedo edo Nikole Bayo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak