'CampusFagor' sortu dute saltzaile eta banatzaileei zuzenduta

Goiatz Arana Begiristain 2012ko mai. 9a, 16:17

Erabilera errazeko erreminta da, komertzial eta banatzaileei formazioa osatzen eta saltzerako orduan nahiz iritziak elkartrukatzerakoan argumentu sendoagoak izaten lagunduko diena. Sareko tutoretzarekin hainbat ariketa egin eta gero, zein maila duten jakitea ahalbidetuko dien frogak ere egin ahalko dituzte.

CampusFagor-en, kurtso eguneratuak ez ezik, deskargatzeko moduko dokumentazioa eta ikus-entzunezko materialerako lotura zuzena aurkituko dituzte erabiltzaileek.

"Fagorrek bere saltzaile eta banatzaile sareari beharrezko dituen ezagutzak emateko duen kezka erakusten du ekimen honek", euren produktuekin zerikusia izan dezakeen edozein zalantzaren aurrean "arazo barik" erantzuteko gai izan daitezen.

Europako bosgarren elektrotresna fabrikatzailea

Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldea Europako bosgarren elektrotresna fabrikatzailea da, %18,1eko merkatu-kuotarekin Espainian eta 1.400 milioi euroko fakturazioarekin 2010ean. Mundu osoko 130 herrialdetan saltzen ditu bere produktuak. Berrikuntza, nazioartekotasuna eta jasangarritasuna dira bere irizpide nagusiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak