Eguzkiaren gozotasunetik, elurretara

Ubane Madera 2011ko ots. 25a, 18:49

Gaurko (egubakoitza) zeruaren urdintasuna gris bilakatuko da bihartik aurrera. Euskalmeten arabera, iparreko haizea sartu eta hark aire hotz masa ekarriko digu. Ondorioz, tenperaturak asko jaitsiko dira, prezipitazioak izango dira, eta elur-maila 700-800 metrotan kokatuko da domeka arratsaldean.

Aurreikusten dutena da prezipitazioak txingor eran ere eman daitezkeela astelehenetik aurrera, eta elur maila 500 metroraino jaitsi daitekeela datozen egunen lehen eta azkeneko orduetan.

Minimoak 0-5 gradu

Aste erditik aurrera, berriz, nahiz eta elur maila 500-1.000 metro artean kokatu, apurka-apurka prezipitazioak gutxitzen joango dira.

Tenperaturei dagokienez, minimoak 0-5 graduren artean ibiliko dira, eta maximoak 5-10 graduren artean.

Elur-jausi arrisku handia

Bestalde, mendira joateko asmoa dutenei Barne Sailak abisatu gura die Piriniotan zein Europako Mendietan elur-jausiak gertatzeko arrisku handia dagoela. Beraz, arretaz jokatu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak