Zegama-Aizkorriko dortsalen zozketa hilaren 25ean

Mireia Bikuña 2011ko ots. 11a, 13:46

Zegamako Udaletxean egingo dute 18:00etan. Zozketa publikoa izango da eta beraz, edonork izango du zozketara joateko aukera.Dortsala lortzen duten parte-hartzaileen zerrenda hilaren 26an publikatuko dute www.zegama-aizkorri.net atarian. Dortsala izango dute baita ere azken bi urteetan denbora ona egin dutenak eta ekitaldi guztietan parte hartu dutenak.2.000 lagunetik gora eman dute izena Zegama-Aizkorri maratoiaren 10. edizioan parte hartzeko.

Maiatzaren 29an jokatuko dute Zegama-Aizkorri eta mendiko lasterketen koparako bigarren proba izango da. Lehena Errusian egingo dute, eta gainerakoak, Italian, Suitzan, AEB-etan eta azkena Italian, berriro ere. Hori horrela, herrialde ezberdinetako korrikalariek eman dute izena: 500 gipuzkoarrak dira, 200 bizkatiarrak, 50 inguru arabarrak eta 70 nafarrak. Kataluniatik 500 bat etorriko dira, tartean iazko irabazle Killian Jornet. Valentziarrak 85 dira eta madrildarrak 73.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak