Korrika Debagoienean, orduz ordu eta herriz herri

Ubane Madera 2011ko ots. 2a, 13:22

Apirilaren 14an iritsiko da Korrika Debagoienera. Elgetatik sartuko da, 04:41ean eta 4 kilometro egin ostean, Angiozartik segituko du, ibarreko herri guztietatik pasatzeko. Leintz Gatzagatik bukatuko du Debagoieneko ibilbidea, mugarako bidera iristeko, 14:00etan. Azpiko mapan duzue ibilbide eta ordutegi osoa.


Ikusi Korrika 17 Debagoienean mapa handiago batean

Bestalde, badabiltza Korrika batzordeak osatzen herriz herri. Arrasaten eta Bergaran, esaterako, egunotan egin dituzte herri bietako kultura elkarte, musika elkarte, ikastetxe eta bestelakoen ordezkariek.

Bazkari edo afariak

“Informazio orokorra zabaldu da (…). Egun berean, karrera eta harrera antolatzetik aparte, eguna ekintzez betetzea hobetsi da. Bazkari edo afaria, taldeka eta bakoitzak prestatuta, herriko taldeek alaituta, poteoa, dantzak… dira ideia batzuk”, adierazi dute, eta lotu gura duten egitarauko ekitaldi batzuk aurreratu ere bai.

Gose Arrasaten eta Korrika Txikia aurreratu, Bergaran

Arrasaten, adibidez, gauean gaztetxera Gose ekarriko dute. Eta Bergaran, “txikiendako ordua txarra dela-eta, Korrika Txikia aurreko egunean” egingo dute, apirilaren 13an bertan, “urteroko ibilbidearekin”.

Hurrengo hitzorduak

Bestalde, egin dituzte datozen egunetarako hitzorduak: Arrasaten, otsailaren 8an, 19:00etan,AEDn. Gatzagan, otsailaren 14an, 18:30ean kultura etxean. Eta Bergaran, otsailaren 22an, 19:00etan, kultura etxean. 

Korrikako materiala eta bideo-klip lehiaketa

Eta iragarri dute Korrikako materiala salgai dagoela dagoeneko (kamisetak, prakak, zapatillak, jertseak…). Eta abiarazi dutela, baita ere, Euskalaklip lehiaketa, Korrika Kulturalaren baitan antolatutako bideo lehiaketa. Edozeinek parte har dezake lehiaketa horretan. Lanak otsailaren 25a baino lehen bidali behar dira korrika17@gmail.com helbidera. Asko jota hiru minutuko bideoak aurkeztu ahal dira lehiaketara eta Korrika 17ren leloa, Maitatu, ikasi, ari... euskalakari, gutxienez behin erabili behar da. Saria, berriz, Mac gailu bat izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak