- Lehen Hezkuntza: irailaren 11n.
- DBH: irailaren 8an aurkezpena eta klaseak 11n egun osoz.
- Batxilegoan: irailaren 11n aurkezpena eta 12an normal hasiko dira.
- Lanbide Heziketa:
- 2. maila: irailaren 11n.
- 1. maila: irailaren 15ean.
Egun osoko klaustroa egin zuten langileek
Arizmendi Ikastolako langileentzat ere ikasturte hasiera desberdina izan da: aurten egun osoko klaustroa egin dute. Bertan, lankideekin egoteko aukera izateaz gain, Arizmendi Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren planteamendu berria ezagutzeko aukera izan zuten.
Ondoren, Oihulari Clown taldeko Virginia Imazek ordura arte entzundako guztia umorearen ikuspuntutik aurkeztu zuen. Eta, amaitzeko, Arizmendi Ikastolako antzerki taldeak antzezlan bat aurkeztu zuen lankideei barre-algara ugari eraginez.