Gipuzkoako garraio publikoa koordinatzeko elkartea sortu dute

Usoa Agirre 2006ko uzt. 7a, 11:31
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Diputazioak eta Donostiako Udalak Gipuzkoako garraio publikoa koordinatzeko batzordea osatu dute: Garraioaren Lurralde Agintaritza. Elkarte horren zeregina izango da garraio publikoak eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak koordinatzea eta horien araberako plangintzak egitea. 300.000 euroko kapitala izango du eta horren %6a, 18.000 euro, Debagoieneko Mankomunitateak jarriko du.

Hala, elkartea sortu duten hiru erakundeekin batera jardungo dute Debagoieneko Mankomunitateak, Debabarrenako Ekonomiaren Garapenerako Elkarteak, Oarsoaldeako Eskualdearen Garapenerako Agentziaak eta Irungo Udalak.

Zerbitzuak koordinatzea eta plangintzak egitea helburu

Foru Aldundiak bidalitako prentsa oharraren arabera, elkarte horren zeregina izango da garraio publikoak eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak koordinatzea eta horien araberako plangintzak egitea, hala nola: tarifak zehaztuko ditu eta garraio publikoak dituzten gainerako elkarteekin lan egingo du, Renferekin, adibidez.

Kapitala

Elkarte berriak abiatzeko 300.000 euroko kapitala izango duela hitzartu zuten. Elkarteko kideek, hala ere, ez dute parte-hartze bera izango:

  • Gipuzkoako Diputazioak %46ko parte-hartzea izango du (138.000 euro jarriko ditu),
  • Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak %8koa izango dute bakoitzak (instituzio bakoitzak 45.000 euro jarri beharko ditu) eta,
  • Irungo Udalak, Debagoieneko mankomunitateak, Debabarreneko Ekonomiaren Garapenerako Elkarteak eta Oarsoaldeako Eskualdearen Garapenerako Agentziak %6ko parte-hartzea izango luke bakoitzak, hots, 18.000 euroko ekarpena egin beharko luke entitate bakoitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak