Jai giroan ospatu dute eguna. Gaztetxoenei argitxo joango zaie ikastolara bisitan eta berarekin jolastu eta abesteko aukera izan dute. Gazteek berriz, jaialdiak eta euskal kulturarekin lotutako ekintza desberdinak egin dituzte guneka.
Arizmendi ikastolak zenbait urte daramatza Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen.
Helburua
Ikastolaren helburuetako bat euskararen sustapena izan da bere sorreratik. Arizmendi Ikastolak helburu hau bete nahian, "Euskaraz bizi!" izeneko proiektua jarri du martxan. Proiektu honen bitartez, normalkuntza sakontzea du helburu, etxetik hasi, kalean jarraituz eta ikastolaraino.
Pregoia
Aurtengo pregoiak euskararen nazioartekotasuna du hizpide. Hala nola, munduko txoko guztietan
entzun daitekeelako mezua irakurri da ikastolako gune guztietan. Horretaz gain, nola ez, euskara une oro eta zeinahi gauzetarako erabiltzeko gonbita egiten du.
Omenaldia 25 urte lanean aritzeagatik
Ikastolan 25 urte daramaten irakasleek omenaldia jaso dute. Gainontzeko langileekin bazkaria egin dute lehenik, eta ondoren, oparia ere eman zaie.