Euskarazko produktuen katalogoa eskuragarri dago

Maider Arregi 2005ko abe. 2a, 13:18
Jostailu, musika, liburu edota jokoen merkatu zabalean, euskara nabarmentzeko ahalegina da katalogoa. Euskal Herrira zabaldu da aurten lehen aldiz. Gurean ere eskuragarri duzue.

Guztira, 220.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan abenduko lehen egunetan. Gurasoek etxean jasoko dute; baina etxean jasotzen ez dutenek, herrian herriko udaleko Euskara Zerbitzuan eska dezakete edo beste hainbat lekutan (liburutegia, gaztelekua, ludoteka, gazte zerbitzua, kontsumo bulegoa, liburu dendak...).

Papereko edizioaz gain, Interneten ere kontsultatu ahal izango da.

Katalogoko produktuak

Gazte zein haurrentzako musika

Filma arrakastatsuak

Guztientzako aldizkariak

Irakurtzen hasi direnentzako eta 14 urtetik gorakoentzako liburuak

Informatika produktuak

Jostailu eta jokoak

Katalogoaren helburuak

  • Gurasoei ikusaraztea euskaraz eskolatzearekin bakarrik ez dela ziurtatzen haurra euskaldun oso izango denik, alegia haurraren aisialdia oso inportantea dela euskara bereganatzeko.

  • Gurasoei aditzera ematea aukera handiak daudela haurrari euskal heziketa emateko, nahiz eta haiek euskaraz ez jakin.
  • Haur eta gaztetxoei aisialdiko euskarazko produktuen eskaintza ezagutzera ematea.
  • Euskarazko produktu eskaera ugaltzea, merkatua dinamizatuz eta indartuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak