Jose Luis Elkoro: "agiri falta eta irregulartasunak daude epaiketan"

Maider Arregi 2005ko aza. 30a, 13:05
Atzo arratsaldean jarraitu zuen deklaratzen Jose Luis Elkorok. Saio gorabeheratsua izan zen. Istilutsua eta etenaldi askokoa. Gaur berriz, Patxo Murgarenek dihardu deklaratzen. Arrasate Irratiak elkarrizketa egin dio goizean Elkorori. Hona hemen azaldu duena.

Jose Luis Elkorok Arrasate Irratiari azaldu dio atzoko epaiketan eskubideak urratu zirela. "Agiriak falta dira eta ez dute azalpenak emateko aukerarik ematen", gaineratu du.

Atzoko epaiketa istilutsua

Saio gorabeheratsua izan zen 18/98 auziaren epaiketako laugarren eguna. Jose Luis Elkorok atzo deklaratu behar zuen, baina desordena publikoa egotzita epaileak bertan behera utzi zuen atzoko saioa. Izan ere, ETArekin harremana izan duela azaldu zuen Elkorok. Bera da orain arte talde armatuarekin harremana izan duela esan duen auzipetu bakarra. Hori dela eta, harreman horren zergatia azaldu beharra zuela argudiatu zion epaileari. Epaileak ordea, ez zion azaltzeko aukerarik eman. Alferrik izan zen. Elkorok Xibertako bileratan kokatu zituen harreman haren xehetasunen berririk gabe gelditu ziren alde guztiak, magistratua barne.

Galera ekonomikoak

Makrosumarioak galera ekonomiko handiak eragingo dizkie inputatuei. Elkorok adierazi duenez, bakoitzak sei mila euroko galerak izango ditu. Lanpostuetan ere eragina izango du eta askok lana utzi edota galduko dute. Psikologikoki ere "gogorra" dela adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak