Kaiera iritsi da Debagoienera

Maider Arregi 2005ko urr. 26a, 20:51
Gaur, urriak 26, iritsi da Kaiera egitasmoa Elgetara. Jende ugarik hartu du parte, tartean Victoriano Gallastegi, Bergarako alkatea eta Andoni Gartzia, Oñatiko alkatea izan dira. Bergarako argazkiak ere jarri ditugu argazki galerian.

Kaiera Egitasmoa

Kaiera Egitasmoa

Eskubide zibil eta politikoen inguruko herritarren atxikimenduak jaso asmoz 18/98+ taldeak Kaiera egitasmoa ipini du abian. Hilabetez herriz herri ibiliko dute koaderno handi bat, herritarrek euren iritzia eta atxikimendua idazteko.

Kaiera Debagoienean

Gaur iluntzean Bergaran ari dira testuak batu eta batu. Bihar, urriak 27, Arrasaten izango da kaiera. Ekitaldi nagusia arratsaldeko 18:30ean egingo da, plazan. Musika, dantza, bertso eta Kaierako testuen irakurketa egin bitartean jende ilaran jarriko da eta bere ekarpenak egingo ditu. Herri bakoitzean jende ezaguna gerturatuko da plazara baina edozein herritarrek du Kaiera egitasmoan parte hartzeko aukera.

Hala ere, gaur eta bihar artean Debagoieneko herri guztietara eramateko asmoa dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak