Euskaltzaindiako kide oso aukeratu dute Ana Toledo

A.G. 2005ko urr. 24a, 10:42
Euskaltzaindiako kideek egubakoitzean gehiengo osoz aukeratu zuten Ana Toledo antzuolarra euskaltzain oso.

Ana Toledo Lezeta antzuolarra aho batez izendatu zuten euskaltzain oso egubakoitz goizean Euskaltzaindiako kideek Mungian helburu horrekin egindako bilkura nagusian.

Juan San Martin zenaren aulkia hartuko du Ana Toledok eta erakundearen historian bigarren emakumezko euskaltzaina izango da, Miren Azkaraterekin batera. Bere izendapena Jose Luis Lizundia, Jean Haritschelhar eta Xabier Kintanak proposatu zuten joandako irailean zendutako kidearen lekua betetzeko.

Euskal literaturan aditu

Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta Euskal Filologian doktorea da Ana Toledo. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko Giza Zientzien eta Filosofia eta Letren Fakultateetan da irakasle. Euskal Literaturaren inguruan idatzi asko argitaratutakoa da antzuolarra; bereziki Azkue, Mogel, Etxepare eta d'Abbadieren lanak aztertu ditu. Euskaltzaindian 1989 urtetik dabil lanean, Literatura Ikerketa sailean hasiera baten eta Sustapen Batzordean azken urteotan. 1996tik euskaltzain urgazle edo laguntzaile da. Aurtengo maiatzetik, gainera, Euskaltzaindiako Gipuzkoako ordezkaria ere bada. Literatur kritika, kontagintza eta eleberrigintza dira Ana Toledoren alor nagusiak.

Euskal literatura zabal aztertu badu ere, hainbat lehiaketatan izan da epaimahaikide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak