Sustatu, Espainiako (!) blog garrantzitsuenen artean

Editorea 2005ko ira. 30a, 10:35
Titular horretxekin eman du Sustatuk gaur goizeko berria. Goiena.net egiten dugunok pozez gaude horrelakoen aurrean: Espainiako 50 blog eraginkorrenen artean dago Sustatu. Urtetako lana da eta fruituak ematen ditu.

Sustatu sartu da 39 postuan zerrenda horretan, hemen duzue osorik. Alianzotik adierazi dutenez, katalanezko bat, Puntbarra, 50.etik gertu geratu da, baina ez talde horretan. Eta beste guztiak, gainera, gaztelaniazkoak dira, Barrapunto buru dela.

Nola neurtzen dira horrelakoak

Metodologia jakin bat aplikatu dute, eta emaitza horixe da. Horrek zer esan nahi du? ez dagoela Sustatu baino eraginkorragorik euskaraz? Auskalo! emaitzok hartu behar dira datozenetan.

Sustatuk bloglines harpidetza dezente ditu. Espainian ere ez dira asko Sustatu baino gehiago dituztenak. Bada zerbait.

Goiena.net-etik zorionak Sustatuzale guztioi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak