Udazkenean sartu berri gara eta pasa den astean urte sasoi honetan ze giro izango dugun aurreikusten duten tenporak izan ziren. Horien arabera, eguraldi sanoarekin hasiko da udazkena eta euri gutxi izango da urriak 17a bitartean.
Baina, zer dira tenporak?, jendeak zergatik sinisten du tenporetan? Erantzun guzti hauek Karlos Santamaria, Igeldoko Obserbatorioan 40 urtez lanean daramatzan langileari eginiko elkarrizketan garbi definitzen dira.
Pello Zabalak ez du iragarpenik egingo
Pello Zabala frantziskotarrak ez du tenporen iragarpena egin. Dena den aurretik egindako aurreikuspenetan asmatu duela azpimarratu dute hedabide askok. Irakurri hemen Pellok egindako iragarpena.
Herri jakinduria eta meteorologia
Herri jakindurietan ere asko sinistu izan du jendeak ze eguraldi egingo ote duen antzemateko. Dena dela, tenporei kasu eginez gero, garbi dago azaroaren bigarren hamabostaldian hasiko dela eguraldia okertzen eta tenperaturak freskatzen. Tenporek asmatzen badute beraz, eguraldi aldakorra negua gerturatzean iritsiko da. Laburbilduz, azaro bukaera eta abendu hasierarako tenporek lainoak iragartzen dituzte goizetarako, eguzkia eguerdi alderako eta lainoak berriro arratsalde parterako.
Tenporak betez gero, aterkia gutxitan erabili beharko dugu, udazken goxoa datorkigu eta.
Helbide interesgarriak
Informazio gehiago webgune hauetan:
- www.uztarria.com webguenan egindako elkarrizketa
- etnomet.blogspot.com helbideko artikulua
- www.eitb.com helbideko eguraldia