Kilometroak'05 jaian ingurumena errespetatuko da

Maider Arregi 2005ko ira. 21a, 20:24

Kilometroak'05 jaian ingurumenarekiko errespetua indartzeko, antolatzaileek hainbat neurri berezi hartu dituzte. Lau arlo ezberdinetan banatu dituzte neurriak:

Edalontziak

Edalontziak

Edalontzien erabilera bakarra ekiditu, berrerabilpena sustatu eta zaborra murriztea da helburu. Horretarako, 5.000 edalontzi ekoiztu dira, litro herenekoak, behin eta berriz erabili ahal izateko. Edalontzi hauek txartel salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dira euro bateko prezioan, norbaitek egunaren bukaeran edalontzia bueltatuez gero euroa itzuliko zaio. Edalontzi eroso eramateko honek zulotxo bat du soka baten bitartez lepotik zintzilik eraman ahal izateko.

Zaborra murriztu, birziklatu

Aurreko urteetan bezala, ibilbidean zehar eta gune guztietan zaborrentzako edukiontziak egongo dira, 80 horiak (plastikoak eta ontzi arinak), 12 berdeak (beira) eta 126 beltzak (zabor organikoa). Era berean txosnetan sorturiko olio begetala eta ur – oliotsua birziklatuko da.

Sentsibilizazioa

Ingurumenarekiko sentsibilizazio landuko da ibilbidean zehar kartelak jarriz. Hauek lema batzuk: Hiria edo zikinkeria, izan jasangarria, Natur ondarea errespetatu, Aintzat hartu naturaren balioa, hau ezin dugu birziklatu, Zaborra behera Kilometroak aurrera...

Bizikleta

Inguruko herrietatik ibilbideak (gehienak trenbide zaharreko trazaketatik) zehaztu eta markatuko dira kmk'05 ibilbidera iritsi ahal izateko. Ibarra Kiroldegian gela bat egokituko da, kontsigna gisa, bizikletak giltzapean gordetzeko.

Aretxabaletara hurbiltzeko egon daitezkeen arazoei konponbide txiki bat eman eta garraiobide ekologikoaren sentsua errekuperatzeko asmoz, kilometro egunean, inguruko herrietatik, bizikletaz etortzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Trafikorik gabeko ibilbide posibleak (mapan gorriz):

  • Bergara - Arrasate: 8 km pista erraza (lehengo trenbidetik)
  • Arrasate - Aretxabaleta: 4 km bidetik (Mugarritik aurrera autoentzat bidea itxita)
  • Eskoriatza - Aretxabaleta: 2 km bidegorritik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak