Jarri musika poltsikoko telefonoan Goienari esker

Maider Arregi 2005ko ira. 23a, 10:10
Euskal Herriko bakarlari edo taldeen abestiak poltsikoko telefonoetan jartzeko aukera ematen duen proiektua da smsoinu. Baina abestiez gain, soinuak, irudiak eta jokoak ere eskuratu daitezke.

Goazen eta Goiena elkarlanean alternatiba bat sortu nahi izan dute, euskal irudi eta abestiendako toki bat zabalduz sarean. Sartu www.smsoinu.com webgunean eta aukera zabala izango duzu.

Webgune honen softwarea Eibarko CodeSyntax enpresak egin du.

Teknologia berriak eta euskara

Euskal Herriko kulturak eta hizkuntzak aurrera egin dezaten teknologia berrietan jartzea ezinbestekoa da. Izan ere, euskarri berrietan egotea merkatuan egotea da.

Poltsikoko telefonoen kasuan euskal kulturaren presentzia hutsaren hurrengoa da. Estatuko eta munduko eskaintzarekin nahastuta ageri da, eta horrek euskal erabilpena gutxitu egiten du. Esan genezake esparru honetan sortu eta kontsumitzen diren produktu gehienek erdal kutsua dutela. Horregatik, proiektu honek euskal kulturak poltsikozko telefonoetan duen hutsunea betetzea du helburu.

Eskaintza zabala

Abesti gehienak euskaldun talde eta bakarlarienak diren arren, beste hizkuntza batzuetan abesten duten Euskal Herriko talde/bakarlarien abestiak ere eskuratu daitezke (RIP,La Polla...). Baita soinu ezberdinak ere: txalaparta, irrintzia...

Gainera, aukera eman nahi da tokian tokiko elkarteei (kirol, gastronomi...), beraien abestiak, himnoak, logoak... pertsonalizatzeko. Horretarako eskari orri bat sortu da.

Nola eskuratu zerbitzua

  • SMS mezuak bidalita.

  • Abesti eta logoen kasuan mezu bakarra bidaltzea nahikoa da.
  • Mezuaren prezioa: 0,90 euro + BEZa.
  • Soinuak eskuratzeko, bi mezu bidali behar dira.
  • Jokoak eskuratzeko, lau mezu bidali behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak