Goiena.com -ek Albisteentzako tartea ere badauka. Euskara hutsean dago oraingoz webgunea, baina laster jarriko dute gaztelaniazko edukia ere.
Goiena Komunikabide Zerbitzuak lau hedabidetan banatzen du bere jarduna:
Goienako publizitate sailak ere bere atala du webgunean:
Goiena Komunikazio Zerbitzuak Koop. Elkartearen. gaineko informazioa eta albisteak ere biltzen ditu webguneak.
Goienaren edozein komunikabide edo saileko arduradunari e-posta mezua bidali nahi izanez gero, badute harremanetarako atala.
Korpoweb erabilita
CodeSyntax-ek garatu du alde teknikoa, Korpoweb plataforma erabiliz. CodeSyntax-en enpresetarako Korpoweb soluzioak, teknologia dinamikoa eta aurreratua erabiliz, enpresen atari korporatiboei erantzuten diete. Besteak beste, oinarrizko Korpoweb-ak honako ezaugarri hauek ditu:
- Eleaniztasunerako prestatuta dago
- Kudeatzeko erraza da
- Enpresa albisteak eta berriak erraz gehitzea bideratzen du
- Bilatzaileetan ondo kokatzeko prestatuta dago
- Diseinu korporatibora moldatzeko gauza da, erabilgarritasuna eta web diseinuaren estandarrak betez.
Webgunearen diseinua Artemanek eta CodeSyntax-ek egin dute, elkarlanean.
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.goiena.com