Hitzarmenerako Mahaiak bere lehen agerraldia egin du, Arantzazun

Goiatz Arana Begiristain 2005ko mai. 13a, 18:09
Mahaia osatzen duten eragile politiko, sozial eta sindikalak bildu dira santutegian eta, datozen hilabeteetan jarrera ezberdinetako indarrekin harremanetan jarriko direla adierazi dute, gatazka konpontzeko.

Hitzarmenerako Mahaia deituko zaio aurrerantzean orain arte Nazio Eztabaidagune edo Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzorde bezala ezagutu denari. Batzordearen lekukoa hartu du, hain zuzen, Hitzarmenerako Mahaiak. Hark egindako lanari esker 6 alderdi, 7 sindikatu eta 31 jendarte mugimendutako ordezkariak bildu dira gaur, Hitzarmenerako Mahaiaren izenean, eta hainbat konpromiso hartu dituzte:

  1. Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa tresna bezala hartuta, konponbidea landuko duen mahaia eratzea.
  2. Eragile politiko guztien proposamenak aintzat hartzea, konponbidearen prozesua diseinatzerako orduan.
  3. Hitzarmenerako Mahaiak hasten duen prozesua eragile guztien artean adostua eta herritarrek babestua eta bozkatua izatea.

Horretarako, datozen hilabeteetan, elkarrizketa fase berri bat irekiko dute. Fase horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko hainbat alderdi politiko, sindikatu eta jendarte mugimendurekin jarriko dira harremanetan. Hitzarmenerako Mahaia zer den azalduko diete, iritziak eta proposamenak jasotzeko ondoren. PP eta UPNrekin ahalik eta azkarren lehen bilera bat egiteko asmoa ere agertu dute mahaikideek, eta baita euren lanaren berri nazioarte mailan zabaltzekoa ere. Edonola ere, garbi utzi nahi izan dute, beraiek proposatutako bideak ez duela ekiditen beste foro batzuetako lana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak