Errepideak hobeto, baina herrietako kaleetan izotza

iban arantzabal 2005ko urt. 27a, 09:29
Egoera hobetu da, baina Herrizaingo Sailetik kontuz ibiltzeko diote. Sare nagusia hobeto dago, nahiz eta puntu askotan kamioi eta autobusendako itxita jarraitu. Kateak ere behar dira leku askotan. Debagoienean atzo baino hobeto. Mendateen berri jaso dugu Herrizaingo Sailetik.

Arlaban

Arlaban

Barazar eta Arlaban dira Euskal Herrian itxita jaraitzen duten mendateak Izotz handia dagoela esan digute Herrizaingo Sailetik eta autoak kateekin bakarrik ibili daitezke.

Elgeta

Kamioiendako eta autobusendako itxita dago bidea. Gaur eskola umeek ere jai dute autobusa ez delako pasa. Autoak kateekin ibili behar direla diote Ertzaintzatik. Elgetako Udalean zabalik dagoela adierazi digute, nahiz eta kontuz ibiltzeko eskatu.

Udana, Gorla eta Kurtzeta

Itxita daude kamioi eta ibilgailu handiendako. Autoak ibili daitezke, baina kateak gomendatzen dira.

Gatzaga

Arlaban zabalik badago ere Gatzaga itxita dago bai auto eta bai kamioiendako.

Errepide nagusia hobeto, herriak zuri

Istripurik ez da izan Debagoienean, baina poliki eta kontuz ibiltzea gomendatzen da. Izotz plakak daude eta gatza botatzen dihardutela adierazi dute Herrizaingo Sailetik. Elurrik ez, momentuz, baina kale eta mendiak zuri-zuri. Badirudi errepide nagusia txukuntzen doala, hala ere, herri txikietako zenbait bide eta herriko kaleak daude txartoen. Oinezkoei ere eskatzen zaie harreta berezia izotza egin du-eta. Elgetan, esaterako, -1 gradu bakarra markatzen du oraintxe termometroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak