Bergara eta Mondra zein baino zein gehiago, zapatuan, Agorrosinen

Xabier Urtzelai 2005ko urt. 21a, 11:32
Mondra Agorrosinera joango da bihar Bergararen kontrako derbia jokatzera. Igor Gordobilen mutilek gura baino gehiago barkatu dute etxean, eta bigarren itzulian ez dute horrelakorik gura. Horren kontra egin beharko du Arrasateko taldeak.

16:00etan hasiko da Bergararen eta Mondraren arteko zeingehiagoka. Sailkapenak erakusten duen bederatzi puntuko aldeari esker Arrasatekoak lasaiago zelairatu ahal izango dira, baina Bergarak dituen beharrak bultzatuta, Gordobilen mutilek ezin motibatuago jokatuko dute. GOITBk 20:00etan eskainiko du partidua; Gorka Etxabe izango dugu esatari lanetan.

Etxetik kanpo

Preferente mailako ibarreko beste bi ordezkariek kanpoan jokatuko dute. Aloña Mendik EHU talde gazte bezain onaren kontra jokatuko du Anoetan (domekan, 11:00etan). Aretxabaletarrek, berriz, Pasaiara joan beharko dute Trintxerperen kontra indarrak neurtzera (zapatuan, 16:30ean).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak