AHTren aurka herriz herriko dinamikak landuko dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2004ko aza. 22a, 10:48
Datorren urterako hauteskundeei begira, alderdi politiko guztiek jarrera har dezatela eskatuko du AHT Gelditu! Elkarlana taldeak.

AHT Gelditu! Elkarlanak zapatu goizean egin zuen batzar orokorra Bergarako kultura etxean. Joan zen zapatuan Donostian egindako manifestazioaren ondotik gogoeta egitea zen batzarraren lehen helburua.

“Argi gelditu da euskal gizartearen zati garrantzitsu batek ez duela AHT onartzen, eta gainera, prest dagoela mobilizatzeko eta gobernuen inposaketari aurre egiteko. Zapatuko manifestazioa gaur egunera arte AHTren aurka egin den mobilizaziorik jendetsuena izan da”, adierazi zuen AHT Gelditu! Elkarlaneko Mila Elortzak. “Argi dugu jarraitu beharreko bidea herri dinamikak indartzea dela”, gaineratu zuen.

“Datorren urtean Europako erreferenduma eta hauteskunde autonomikoak ditugu”, azaldu zuen Eusebio Lasak. “Gure lana gaia gizarteratzea eta alderdi politikoak euren posizioa argi eta garbi azaltzera behartzea izango da”. Hurrengo batzarra abenduaren 4an egingo du elkarteak Bergaran bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak