Idatziak sortako bigarren liburuxka kaleratu dute

Usoa Agirre 2004ko urr. 7a, 11:50
Debagoieneko Udalek, Mankomunitatearekin batera, Idatziak sortako bigarren liburuxka kaleratu dute: Idatziak, etxejabeen komunitateetako agiriak. Liburuxka berriak etxejabeen komunitateetan erabili ohi diren idatzien ereduak biltzen ditu.

Liburuxka hau da Idatziak sortako bigarren idatzi bilduma. Iaz Idatziak: gonbitak, zorion agurrak, oharrak... liburuxka argitaratu zuten. Aurten, berriz, Idatziak: etxejabeen komunitateetako agirien bilduma kaleratu dute.

Euskara zabaldu eta normalizatzea helburu

Bi liburuok helburu bera dute: euskara zabaltzen eta normalizatzen laguntzea, eta hartarako idatzi ereduak eskaintzen dituzte.

Guztira, 3.700 ale kaleratu dituzte eta etxebizitzen komunitateetan eta udaletako aholkularitza zerbitzuetan banatuko dituzte, doan.

Udal webguneetan ikusgai

Mankomunitateak eta udal batzuek beraien webguneetan jarri dute ikusgai liburuxka, edozeinek kontsultatzeko moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak