Irailera bitartean eten egingo dugu albistegia

Goiena 2004ko uzt. 26a, 14:45
Iritsi dira udako oporrak, eta Goiena.net egiten dugunok jai hartuko du. Gaurtik irailera arte ez da albiste berririk izango Goiena.net-en. Webgunea, baina, ez da inora joango; hor jarraituko du eta bertako eztabaidetan parte hartzeko aukera izango duzue, gu oporretan egon arren. Ekitaldiak ere ugari izango dira egunotan, eta Goiena.net-eko egutegian izango duzue horien guztien berri. Irailaren 1ean etorriko da bueltan Goiena.net-eko albistegia. Opor on guztioi!

Goiena.net-eko eztabaidak eta agenda zabalik

Ez da albiste berririk izango abuztuan zehar Goiena.net-en. Hala ere, webguneko eztabaida guneak zabalik izango dira, parte hartu nahi duzuen guztiontzako.

Abuztuan kanpora joango direnak asko izango dira, baina hemen bertan ere jende asko geldituko da. Horientzako guztientzako ekitaldiak izango dira ibarrean.

Ekitaldi horien guztien berri izango duzue Goiena.net-eko agendan.

Goiena Telebista

Goitb-ko langileek jai egingo dute uztailaren 26tik abuztuaren 29ra bitartean, biak barne. Ondorioz, egun horietan ez da programarik izango Goitbn.

Abuztuaren 30ean itzuliko dira lanera albistegietako lankideak eta irailean albisteak bakarrik emango dituzte.

Urritik aurrera programazio berria izango dugu Goitb-n.

Arrasate Irratia

Arrasate Irratiko lankideek jai egingo dute abuztuaren 30era arte. Baina, abuztuan ere irratia lagun izan dezazuen, musika aproposa prestatu dute Arrasate Irratiko lankideek. 24 orduan irratia lagun izango duzue. Musikaz gain, Euskadi Irratiko albistegi nagusiak emango dituzte 13:00etan eta 20:00etan.

Abuztuaren 30ean itzuliko dira zuzenean, Uda Giroan saioarekin.

Goienkaria, irailaren 3an kalean

Abuztuan zehar ez da Goienkaria-rik egongo, bertako lankideek jai egingo baitute uztailaren 23tik abuztuaren 26ra. Hala ere, Goienkaria-ren 166. alea kalean izango da irailaren 3an.

Asteleheneko Goienkaria-ko lankideek ere jai egingo dute. Irailaren 6an irtengo da hurrengo Asteleheneko Goienkaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak