Gaueko autobus zerbitzua egubakoitzean ere izango da

Leire Kortabarria 2004ko uzt. 9a, 15:35
Uda osoan, herri arteko gaueko autobusak egubakoitzetan ere eskainiko du zerbitzua. Horrez gain, orain arte bezala, zapatu eta domeketan ibiliko da. Harrera bikaina du zerbitzu horrek.

Orain arte bezala, gaueko autobus zerbitzua asteburuetan ibiliko da, baina orain, baita egubakoitzetan ere. Uztailetik irailera bitartean izango da hala, Foru Aldundiak erabakita.

Debagoienean, hiru autobus ibilbide daude ordutegi horretan, Pesa enpresaren eskutik. Honakoa da horien ordutegia:

  • Eibar-Arrasate-Eibar: ordubetero, 00:00etatik 06:00etara.
  • Eskoriatza-Arrasate: 00:30etik 06:30era, ordubetero, 04:30ean izan ezik.
  • Arrasate-Eskoriatza: 00:20etik 06:20era, ordubetero, 05:20ean izan ezik.
  • Oñati-Eskoriatza: 01:00, 03:00 eta 06:00etan.
  • Eskoriatza-Oñati: 00:30, 02:30 eta 05:30ean.

Gipuzkoako datuak

Herri arteko gaueko autobus zerbitzua inauguratu zenetik, 2001. urtean, gero eta erabiltzaile gehiago izan ditu. Aldundiak neurri hori hartu zuen gazteek asteburuko gauetan izaten zituzten trafiko istripu ugariak saihesteko, eta gazteek erabiltzen dute gehien zerbitzu hori. Aldundiaren datuen arabera, Gipuzkoa osoan, 2002. urtean, 111.000 bidaiari inguru izan ziren; iaz, 216.000 inguru; eta laster 250.000 erabiltzaile izango direla aurreikusten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak