Orain arte Yahoo Groups sisteman oinarritu dira Goiena.net e-postaz banatzen zuten albiste buletinak. Erdaraz eta publizitatearekin zetozen mezu horiek.
Orain, Postaria.com zerbitzuarekin, software librea, publizitaterik gabeko mezuak, eta euskarazko interfazeak eta mezuak aurkituko dituzte harpidedunek.
Orain arte harpidedun izan direnek ez dute ezer egin behar: orain arte bezala, postontzian jasoko dituzte mezuak.
Albisteak e-postaz jasotzea aukera erosoa da benetan. Eta doan da. Herri jakin bateko albisteak jaso nahi badituzu, ikus orri hau , handik egin dezakezu harpidetza. Herri bakoitzeko buletinarekin, herriko albisteak eta Debagoiena osoari dagozkionak jasotzen dira.