Errotatiba berrian inprimatzen da Goienkaria

Usoa Agirre 2004ko mai. 28a, 12:30
Nafarroako Diario de Noticias egunkariak errotatiba berria inauguratu zuen atzo, hilak 28. Han izan ziren Goienako ordezkariak ere, Goienkaria eta Asteleheneko Goienkaria errotatiba horretan inprimatzen baitituzte. Nafarroako egunkariak, baina, beste ospakizun batzuk ere bazituen: hamar urte dira sortu zela eta egunkariaren diseinu berria aurkeztu zuten.

Diario de Noticias-eko langileak, Pablo Muñoz zuzendariarekin batera eta beste hainbat pertsona ezagun hurbildu zen Diario de Noticias-en festara. Han izan ziren, besteak beste, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea, Yolanda Barcina Iruñako alkatea eta beste hainbat politikari nafar.

Hemen atzoko festaren kronika, Diario de Noticiasen.

Igarri da hobekuntza Goienkaria

Errotatiba berria du, beraz, Diario de Noticias-ek. Hobea eta azkarragoa da errotatiba berria. Horrexegatik, hobetu da asko azkeneko asteotako Goienkaria-n eta Asteleheneko Goienkaria-n inprimatze maila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak