Zozketa astero
Asteleheneko Goienkaria-ko harpidedunen artean egingo den beste zozketa bat da hori. Izan ere, Goienako arlo komertzialak astero zozkatzen ditu hainbat sari: zinerako edo beste kultur ekitaldi batzuetarako sarrerak, eskanerra, DVD aparailua, bazkari-afariak Orain, ostera, uztailean, bidai zoragarri bat zozkatuko dute eta abenduan beste bat: Mediterraneoan barrena kruzero bat bi pertsonarendako. Astero azalduko da sarituen zerrenda Goiena.net atarian, harpidedunen txokoan.
Harpidedunen abantailak
Ekimen honekin Goienako arlo komertzialak lortu nahi duena da Asteleheneko Goienkaria-ako harpidedunak gustura edukitzea eta ahalik eta harpidedun gehien egitea. Asteleheneko Goienkaria-ko harpidedunek hainbat abantaila dituzte: etxean jasotzen dute alea astelehenero, egunkari saltokietan baino %20 merkeago ateratzen zaie, eta, gainera, hainbat opari jasotzeko aukera dute.
Harpidedun egiteko 902 36 38 51 telefonora deitu daiteke, urte osorako 20 euro bakarrik ordainduta. Goiena.net atari honetatik bertatik ere harpidedun egin daiteke.