Goio Aranak jaso du Goienkariari emandako diseinu saria

Leire Kortabarria 2004ko api. 1a, 10:25
Lekuan lekuko euskal prentsak, GOIENKARIAren eskutik, ahaztu ezineko gaua bizi izan zuen domekan Vienan. Izan ere, European Newspaper Award sariketaren bosgarren edizioko bost sari nagusietariko bat irabazi zuen GOIENKARIAk.

Europako ondoen diseinatutako tokiko aldizkari aitortzen zuena jaso zuen Aranak. Guztira, 400 bat lagun aurkeztu ziren lehiaketara. Goio Arana diseinuaren sortzaileak jaso zuen saria Europa osoko egunkarietako 300 lagunen txalo artean, domekan.

Antolatzaileek diseinua goraipatu zuten

“Zoratuta gauzka aurtengo lekuko prentsa saileko irabazleak. Dibertsitatea eta modernotasuna uztartzen ditu; kontzeptu bisualak modu eredugarrian ematen ditu aditzera; oso garbia da eta ezin hobeto antolatuta dago bere diseinua; hitz batean esanda, aldizkari aparta da”. Laudorio horiek jaso zituen GOIENKARIAk Johann Oberauer European Newspaper Award sariketako antolatzaileetariko baten ahotik.

Beste irabazle batzuk

  • Erregio mailako aldizkarietan, Heraldo de Aragon (Espainia);
  • Erregiotik gorako egunkarien mailan, Corriere della Sera (Italia)
  • Astekarien alorrean, Sunday Tribune (Irlanda);
  • Epaimahaiaren aipamen berezia La Voz de Galicia.

Erreportaia luzeago eta landuago aterako da barikuko Goienkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak