Euskadiko txapelketa Barakaldon jokatuko da aurten. Deustuko unibertsitateak antolatu du, eta Euskadiko unibertsitateetako kirol taldeek hartuko dute parte. Martxoaren 4an jokatuko da Euskadiko unibertsitateen arteko kirol txapelketa.
MUko txapelketak martxoaren 3an
Aurretik, baina, martxoaren 3an jokatuko dituzte MUko kirol taldeen arteko partidak. Arrasateko Iturripe kiroldegian elkartuko dira Mondragon Unibertsitateko fakultate ezberdinetako ikasleak. Ehunka lagun elkartuko dira bertan. Arratsaldean ere izango da kirola egiteko aukera. Izan ere, herri kirol txapelketa egingo dute ikasleek.
Kirol argazki lehiaketa abian
Era berean, Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuek abian jarri dute kirol argazki lehiaketa. Hirugarren aldia da lehiaketa egingo dutena, eta aurrekoetan baino parte hartzaile gehiago espero dituzte. Informazioa jaso nahi duenak dei egin dezake MUren kirol zerbitzuetara; 943 71 20 33 telefonora.