Preferenten, deskantsu barik

Xabier-Urzelai 2004ko urt. 7a, 13:07
Preferente mailakoek ez dute Gabonetan deskantsurik izan, eta oraingo asteburuan ere jardunaldia izango dute; hemeretzigarrena, hain zuzen. UDAk, Aloña Mendik eta Mondrak etxean jokatuko dute. Bergarak, berriz, Donostian jokatuko du, Santo Tomas Lizeoaren kontra.

Gabonetako oporraldiak orain arte egindako lana eta emaitzak errepasatzeko balio izaten du. Preferente mailakoek ezin izan dute horrelakorik egin, azken asteotan ere Liga Txapelketa izan dute-eta. Ibarreko taldeak nahiko ondo ibili dira Gabonetan, eta guztiek egin dute gora. Joan den astean, Bergarak banakoa egin zuen Urolaren kontra. Mondrak 0-1 irabazi zion Tolosari. Aloña Mendi 0-2 nagusitu zen Zestoan eta aretxabaletarrek puntu bat ekarri zuten Touring-en zelaitik.

Oraingo asteburuari dagokionez, norgehiagoka erakargarrienetako bat Mondrak eta Zarautzek jokatuko dutena da. Biek hala biek goialdean jarraitzearren egingo dute borrokan. Bergara ere goialdean dago, bosgarren postuan, eta sailkapenean gero eta beherago dagoen Santo Tomas Lizeoaren kontra neurtu beharko dituzte indarrak. Oñatiarrak ere goiko postuetatik gero eta gertuago daude, seigarrenak dira dagoeneko, eta Touring izango dute oraingo astean kontrario.

UDA, erdiko postuen bila

Aretxabaletako taldea hamahirugarren lekuan dago. Igor Gordobilen mutilak atzeko postuetatik urruntzen dabiltza, eta bide horretatik jarraitzeko beharrezkoa dute oraingo asteburuan Hondarribiaren kontra irabaztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak