'Markos Gimenoren Karteletrak' ikusgai Olaso dorrean

Gontzal Belategi Zubia 2024ko mai. 3a, 14:39

'Karteletrak' erakusketa, Gernikan. (Argazkia: Oizmendi)

Markos Gimeno zenaren palindromoetan oinarritutako kartelak egongo dira ikusgai Olaso dorrean

Maiatzaren 7tik ekainaren 14ra, Markos Gimenoren karteletrak erakusketa ikusgai egongo da Olaso dorrean. Bere ibilbidean zehar hainbat alor jorratu zituen Gimenok, baina palindromogintza da gehien landu zuena. Joseba Sarrionandiak eta Esteban Montoriok zuzendutako erakusketa horretan, Gimenoren palindromoetan oinarritutako kartelak biltzen dira. Batzuk Gimenok berak diseinatu zituen, baina Sarrionandiaren bitartez, haren lagunek eta beste hainbat euskal artistak ere palindromoak kartel formatuan ilustratu dituzte.

Erakusketaz gain, askotariko ekintzak egongo dira. Maiatzaren 7an, inaugurazio egunean, Sarrionandiak hitzaldia egingo du, 19:00etan. Bestalde, maiatza- ren 14tik 16ra, 19:00etan, eta ekainaren 8an, 11:00etan hasita, bisita gidatuak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak