Elosuko gazteluaren mitoez eta egiez hausnartzeko aukera

Gontzal Belategi Zubia 2024ko mai. 3a, 13:19

Elosuko gazteluaren aztarnak. (Argazkia: Maxixatzen)

Elosuko gazteluaren inguruko hitzaldia egingo du gaur Lanbroa Kultur Elkarteak. Elkartearen estreineko ekitaldia izango da.

Lanbroa Kultur Elkartearen eskutik, Elosuko gaztelu nafarra. Egia ala mitoa? izeneko hitzaldia egingo dute gaur, 19:00etan, Irizar jauregiko azken solairuko aretoan. Andoni Larrañagak gidatuko du Lanbroa Kultur Elkartearen estreinako ekitaldia izango dena. Lehen ekitaldi horretan Elosuko gazteluaren inguruan hitz egitea erabaki dute.

Gaztelu horren zantzu gutxi batzuk bakarrik gelditzen dira, eta, ikerlarien arabera, Nafarroako Erresumaren zaintza-gotorlekuen sarea osatzen zuen. Gaztelua benetan defentsa sareen parte ote zen argitu nahi dute berbaldian. Ostean, afaria egingo dute, baina horretarako izen-emate epea itxita dago jada. Behin aurkezpen-hitzordu hori igarota, uda ondoren itzuliko dira Lanbroako kideak. Hiru hitzaldiko bi ziklo prestatzen dabiltza dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak