Pentekosteetan aurkeztuko dituzten bi erraldoi berrien izena zehazteko lehiaketa antolatu dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko api. 18a, 16:00
Erraldoi taldea, Madrilera egindako irteera baten.

Bergarako Erraldoien Taldeak bi erraldoi berri aurkeztuko ditu 2024ko Pentekosteetan eta, Jardunekin elkarlanean, familia handitzera datozen bi pertsonaia berrien izena erabakitzeko lehiaketa antolatu dute 6 eta 18 urte arteko ume eta gaztetxoei zuzenduta. Proposamenak egiteko azken eguna izango da maiatzaren 10a.

Bereziki eskolei begira antolatu dute ekimena, eta iragarri dute sariak egongo direla: gomazko erraldoiak eta 50 euroko bonuak herriko komertziotan gastatzeko. Partaideek aukeratutako izena zergatik aukera duten ere azalduko beharko dute esku-orrian. 

Gaineratu dute apirilaren 28an Zabalotegiko frontoian entsegu orokor bat egingo dutela, 16:30ean. Eta deialdia egin diete ume, gazte zein helduei bertaratzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak