Bergarak 2-0 menderatu du euskal selekzioa, Agorrosinen jokatutako lagunartekoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko api. 18a, 13:00
Bergarako eta euskal selekzioko hamaikakoak, atzo, partidua hasi aurretik. Argazkia: Mikel Larrañaga (BKE).

Atzo, apirilak 17, partidu berezia jokatu zuten Agorrosinen, Bergara eta euskal selekzioa aritu ziren-eta nor baino nor gehiago. 16 urtez azpiko gizonezkoen taldeek lagunarteko partidua jokatu zuten; mahoneroak izan ziren garaile, 2-0. Bergara Kirol Elkarteko futbol sailak esker on hitzak izan ditu: "Futbol festa polita izan dugu Agorrosinen. Mila esker euskal selekzioari Bergaran izateagatik. Plazera izan da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak