Deskarga eta Deba ibaietako enbor eta adarrak erretiratu dituzte lorezainek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 17a, 15:43
Zubieta zubiko lanak enbor eta adarrak uretatik ateratzeko. Irudia: Bergarako Udala.

Bi ibaiak gurutzatzen dituzten zubietan aritu dira lanean, eta Bergarako Udalak nabarmendu du langileek "modu egokian" bideratu dituztela eginbeharrak.

Deskarga eta Deba ibaietako zubi gehienetan –Osintxu, Bolubarri, San Lorentzo, Santa Marina, Zubieta eta Urarte– zeuden enbor eta adarrak erretiratzen aritu dira aste honetan Bergarako Udaleko lorezainak, erreken jarioa oztopatzen zutelako: "Ura zubietako 'begi' artetik igarotzeko zailtasunak eragiten zituzten".

Udaleko teknikarien arabera, "oso lan teknikoa" izan da, bitarteko bereziak behar izan dituztelako. Hala ere, "langileen eskarmentuari esker lana modu egokian" bideratu dela nabarmendu dute. Udaleko ordezkariek, berriz, barkamena eskatu diete herritarrei lan hauek eragindako eragozpenengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak