Bergarak eta Bera Berak entrenamendua partekatu dute

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko mar. 12a, 09:52

Talde donostiarrak Labegaraietan egin zuen bere lan saioa, eta, aurretik, jokalariak zein entrenatzaileak, Bergarako gazte mailako jokalariekin partekatu zuten lan saio berezi bat

Bergarako eskubaloi saileko gazte mailako jokalariek entrenamendu "berezi" bat bizitzeko aukera izan zuten atzo. Super Amara Bera Bera eskubaloi taldea ligako azken txanpa eta Donostian jokatuko den Erreginaren Kopa prestatzen ari da, eta, azken asteetan, Gipuzkoako kantxa ezberdinetan ari dira egiten lan saioak. Hala, atzo Labegaraietan egin zuten entrenamendua, eta, aurretik, gazte mailako jokalariekin aritu ziren. Talde donostiarreko entrenatzaileak eta jokalariak gidatu zuten, 45 minutu inguruko entrenamendu berezia, eta, ariketetan, zein kanpo, bergararrei aholkuak eta aginduak ematen aritu ziren uneoro.

Bergararrak, nola ez, gustura hartu zuten inoiz bizi gabeko esperientzia hori. "Esperientzia bezala oso polita izan da. Azken finean telebistan ikusten ditugu beti eta alboan izatea oso berezia izan da" azaldu dute Mara Aranesek eta Paule Kalboetxeagak. Entrenamendu saioari buruz galdetuta, "erasoko" ariketak egiten aritu direa esan dute eta atzo ikasitakoak "partiduetan" egiten saiatuko direla ere.

Bera Berako kideak "gustora"

Erreginaren Kopako prestaketetan murgilduta, Imano Alvarez talde donostiarreko entrenatzaileak aitortu zuen, horrelako saio bereziek burua arintzeko balio izaten dutela eta, uste du, maizago egin beharko lituzketeela horrelakoak: "Hilabetean behin egin beharko genituzke horrelakoak. Kantxa ezberdinak ezagutu, gatzeekin lan saioak egin, baina, batez ere, gazteei gertu gaudela sentiarazi". June Loidi jokalari elgoibartarrak ere ildo beretik jardun zuen: "Guretzat pozgarria da horrelako herrietara etorri eta jendeak jarraitzen gaituela ikustea. Niri bereziki ilusio berezia egiten dit, izan ere, udalekuetan izan ditudan joakalariak berriz ikusteko aukera izaten dut eta nola hobetu duten ikusten dut aldi berean. Motibazio bat gehiago da hau guretzat lanean jarraitzeko".

Behin lan saio berezia amaituta, Imanol Alvarezen taldeak euren ohiko lan saioa egiteko aprobetxatu zuten Labegaraietako kantxa, herritar eta zaleen begiradapean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak