Iragana berreskuratu, oraina ulertzeko eta etorkizunari begira jartzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urt. 20a, 10:59

Egubakoitzean inauguratu zuten, Bergarako Aroztegi aretoan, Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939 erakusketa. Sabino Arana fundazioaren eskutik heldu da erakusketa Bergarara eta otsailaren 10era arte egongo da ikusgai. "Hildakoak bakean utziko ditugu baldin eta egia berreskuratzen badugu, behar duten aitortza eskaintzen badiegu eta justizia egiten badiegu", adierazi zuen atzoko inaugurazioan Sabino Arana fundazioko Jose Antonio Rodriguez Ranz-ek.

36ko gerraren moduko gertaerarik berriro errepikatu ez dadin antidotorik onena pertsonen duintasuna errespetatzea dela uste du Rodriguez Ranzek: "Pertsona ororen giza eskubide guztiak errespetatzea ezinbestekoa izango da gerra berririk sortu ez dadin. Historia gugan dago; gaur egungo Euskal Herriaren izaeraren baitan dago historiako Euskal Herria; iragan hori berreskuratzeak berebiziko garrantzia dauka".

Erlazionatuak

36ko gerraren gaineko erakusketa argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 urt 19 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak