Xaxau: "Gaur egun garenokin ezingo ditugu jaiak antolatu"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urt. 14a, 16:40

Xaxauko zenbait kide eta gaupasero, Bideberriko txosnagunean, 2017ko jaietan.

Xaxau jai herrikoien konpartsa urtarrilean hasi ohi da Pentekosteak prestatzen, eta mezu gordin batekin datoz aurten: "Jendea uzten joan da eta ez da gazte berririk etorri. Gaur egun garen apurrekin ezingo ditugu jaiak antolatu". Horregatik, Xaxauren biziraupena bermatu gura dutenei dei egin diete urtarrilaren 17an Kartzela zaharrean (20:30) egingo den bilerara ager daitezen.

Xaxauko kide Iosu Agirrek argi utzi du: "Azken urteotan jende berbera ari gara lanean eta hasiak gaude erretzen. Sanmartinak oso jende gutxiren artean atera genituen aurrera eta orain ere egoera antzekoa edo okerragoa dela ikusita, SOS mezu hau atera dugu. Gaur egun garen apurrekin ezingo ditugu jaiak antolatu. Jende berria behar dugu, bereziki belaunaldi berriak".

Hileta modura aurkeztua

Eguenean, hilak 17, egingo dute agur bilera: "Lanerako gertu dagoen jende berria behar dugu, ideia berriak ekarriko dituena eta konpromiso maila minimo batekin etorriko dena. Hileta moduan aurkeztu dugu, Xaxauren osasun egoera larria delako. Egueneko bilerara etor dadila jendea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak