Eguraldi kaxkarrari aurre eginda, Txotxongilo Mostran ez da umorerik falta izan

Amaia Txintxurreta Guridi 2018ko urr. 28a, 16:20

Hamalaugarren urtez Nazioarteko Txotxongilo Mostra izan da asteburuan Bergaran. Danimarkatik, Argentinatik edota Londrestik etorritako profesionalak hartu dute parte, baita Donostialdeakoek, Bilbokoek, Kataluniakoek edota Murtziakoek ere. Eguraldiak hainbat saio desitxuratu dituen arren, antolatzaileak pozik gelditu dira aurtengoarekin.

Domeka eguerdian The greatest 2nd smallest circus in the world ikuskizuna eskaini zuten Arrizuriaga parkean, Txotxongilo Mostraren barruan. 70 lagunendako lekua zegoen, eta eserleku guztiak bete ziren. Danimarkako profesionalen ikuskizuna izan zen hori, nahiz eta, konpainian Italiako eta Kataluniako profesionalak ere badauden. Ohi baino saio laburragoa egin behar izan zuten eguraldiagatik –saioan zehar zaparradak bota zituen eta hotzari eta jardineko lokatzari aurre egin behar izan zioten ikus-entzuleek– baina, barre algarak ez ziren falta izan. Hurreratu ziren herritarrek ondo pasa zuten eta pozik irten ziren saioa ikustetik.

Egubakoitzean hasi ziren mostrako ikuskizunak eskaintzen eta lehenengoa Patricia Francoren Behibi´s konpainiako Trabajos de interior lana izan zen. Antolatzaileen hitzetan, harrera oso ona izan zuen. Zapatuko ikuskizunak ere ondo joan zirela esan du Itsaso Azkarate antolatzaileak, eta orokorrean, mostraren balorazio positiboa egin du: "Eguraldia izan da pena, baina bestela oso ondo doa guztia. Ikusteko ikuskizun errazagoak izan direnak egon dira, baita ausartagoak ere. Herritar batzuk saioren batetik ulertu ez duten sentsazioarekin irten dira, baina beti esaten dut ez dagoela zertan beti guztia ulertu beharrik egoten, disfrutatzeko izan da. Oso ondo joan da, balorazioa positiboa da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak