Bergarako pilotalekuan gaur goizeko txapelketan batu diren emakumeek erakustaldi aparta eman dute. Promesak eta nagusiak aritu dira lehenengo edizio honetan, eta datorren astebukaeran ere jokatuko dituzte partiduak. Nagusiek, zapatu arratsaldean, eta promesek, berriz, domeka goizean.
Nahi baino ikusle gutxiago izan direla adierazi du, bestalde, Reyes Azkoitia, Bergarako pilota entrenatzaileak: "Txapelketan aritu diren neskek maila ederra erakutsi dute. Hala ere, alde nabarmena izan da partidu batzuetatik beste batzuetara. Batzuk oso azkar amaitu dira, eta frontoira etorri diren ikusle askok, lehen partiduak galdu dituzte. Ondorengoak, aldiz, luzeagoak izan dira. Horrez gaim, uste baino jende gutxiago gerturatu da txapelketa ikustera, eta datorren zapatu eta domekako partiduetara etortzeko deia egin nahi diet herritarrei, giro aparta izango delako".