Deba ibaia auzolanean garbitzeko deia urriaren 7rako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 15a, 10:29

Aurten, bosgarren urtez jarraian, auzolanean garbituko dute Deba ibaia Bergarako tartean. Aseguru kontuak direla-eta, ezinbestekoa da izena ematea; Udaltzaingoan edo Agorrosinen egongo diren inprimakiak bete eta errekagarbitzeko@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko da urriaren 2a baino lehen.

Urriaren 7an hiru lekutan elkartuko dira, 08:30ean: seminarioko patioan, Labegaraietan edo Osintxun. 08:30ean elkartuko dira eta 13:30erako amaituko dute: "Herria edota auzoa txukuntzeko prest bazaude eta urriaren 7ko goiza libre badaukazu, animatu!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak